cerrar buscador

Gizartea

1 / 30 Hurrengoa
Zortzi pertsona zauritu dira Zambranan, txingorrak AP-68an eragindako istripu batean

Zortzi pertsona zauritu dira Zambranan, txingorrak AP-68an eragindako istripu batean

Auto ilara handiak sortu dira, baina 18:00etarako bere onera itzuli da zirkulazioa.
Lazkaoko kaleak ibai bihurtu dira arratsaldean bota duen euri-jasa ikaragarri baten ondorioz

Lazkaoko kaleak ibai bihurtu dira arratsaldean bota duen euri-jasa ikaragarri baten ondorioz

15:30 aldean hasi da erauntsia eta 8 litro bota ditu 10 mintutan. Garaje, lokal eta etxabeetan sartu da ura. Alkateak esan duenez kalteak "handiak" dira.
56 urteko gizon bat adarkatu du Los Arcosen ibilbidetik ihes egin duen zezen batek

56 urteko gizon bat adarkatu du Los Arcosen ibilbidetik ihes egin duen zezen batek

Zezenak hesiaren kontra egin du, eta, altxatu eta gero, ibilbidetik atera da eta ikusleetako bat adarkatu du. Zauritua ospitalera eraman dute.
Faxismoaren kontrako elkarretaratzea egin dute Madrilen, ultraeskuinaren goi-bilerari aurre egiteko

Faxismoaren kontrako elkarretaratzea egin dute Madrilen, ultraeskuinaren goi-bilerari aurre egiteko

"Europa Viva 24" ekitaldian ultraeskuinaren nazioarteko ordezkariak egongo zirela jakinda deitu dute protesta. Podemosek ere bat egin du protestarekin eta Vox gaitzesteaz gain, Irene Monterok gogor kritikatu ditu Milei Argentinako presidentearekin bildu diren espainiar enpresaburuak.

Euri-jasa handi batek ur azpian utzi ditu kaleak Lazkaon

Euri-jasa handi batek ur azpian utzi ditu kaleak Lazkaon

Abisu horia ezarri dute EAEn zaparrada mardulengatik astelehen honetako 09:00ak arte. Euskalmeten arabera, hamar minututan metro koadroko ia 5 litro bota ditu, eta tenperatura lau gradu jaitsi da bat-batean. Araitz Apaolazak eta Ane Garmendiak grabatutako irudiak.

1937ko bonbardaketa frankistaren ondorioz Galdakaon hildakoak oroitu dituzte lore-eskaintza batekin

1937ko bonbardaketa frankistaren ondorioz Galdakaon hildakoak oroitu dituzte lore-eskaintza batekin

Frankoren aginduetara, Bizkaiko udalerri horrek ia 30 eraso jasan zituen eta, larrienean, 16 pertsona hil ziren. Omenaldian palestinarrak ere gogoan izan dituzte.

Kalteak konpontzen jarraitzen dute Beran, Aranon eta Lesakan, uholde larriak izan zirenetik urtebetera

Kalteak konpontzen jarraitzen dute Beran, Aranon eta Lesakan, uholde larriak izan zirenetik urtebetera

2023ko maiatzaren 20 hartan bi gertakarik baldintzatu zuten egoera. Batetik, euriteak etengabeak izan ziren zenbait orduz, eta, bestetik, oso lokalizatuak izan ziren. Agindutako dirulaguntzen zain daude herri horiek oraindik.

Afganistanen ostiralean turista talde baten aurka egindako erasoan zaurituetako bat Bilboko emakume bat da

Afganistanen ostiralean turista talde baten aurka egindako erasoan zaurituetako bat Bilboko emakume bat da

Araceli Tamayo, 82 urteko bankako erretiratua eta bidaiari amorratua, Kabulgo ospitale batean dago. Hiru turista katalan hil zituzten atentatuan.
Abisu horia igandeko 15:00etatik asteleheneko 09:00etara, prezipitazio handiagatik, kostaldean bereziki

Abisu horia igandeko 15:00etatik asteleheneko 09:00etara, prezipitazio handiagatik, kostaldean bereziki

Igandean, 15 litro baino gehiago pila litezke, eta zaparradak botako ditu, tarteka handiak eta trumoitsuak, bereziki arratsaldean barnealdean eta azken orduetan kostaldean. Astelehenean, 20 litro pila litezke, eta gogorrago botako du kostaldean.
'National Geographic Explorer' gurutzontziaren espedizio kulturala Pasaian porturatu da

'National Geographic Explorer' gurutzontziaren espedizio kulturala Pasaian porturatu da

Bidaia polarrak egiteko ontzi horretan 131 bidaiari (ikerlari eta turisten artean) eta 88 tripulatzaile doaz. Vilagarcia de Arousatik (Galizia) dator, eta 14:00ak arte izango da Pasaiako badian. Orduan, Bordelera abiatuko da.

Mutil bat atxilotu dute Villabonan beste bati arma zuriz eraso egitea leporatuta

Ustezko erasotzailea Kale Nagusiko atari batean babestu da, eta bertan atxilotu dute, ustez jai-eremuan liskarren bat izan ostean.
Argi bola batek penintsulako zerua zeharkatu du

Argi bola batek penintsulako zerua zeharkatu du

Espainiar Estatuko hegoaldean, Galizian eta Portugalgo iparraldean izan da bart ikusgai. Portugalgo Babes Zibilaren arabera, litekeena da objektua meteorito gisa erori izana, Castro Daire inguruan, herrialdearen erdialdean. Calar Altoko Behatoki Astronomikoak (Almeria) grabatutako irudiak.    

Jimmy Jazz Gasteizko dantzalekua jendez hustu dute gauerdian sute batengatik

Jimmy Jazz Gasteizko dantzalekua jendez hustu dute gauerdian sute batengatik

Ez da inor zauritu, baina suhiltzaileak bertaratu behar izan dira sua itzaltzera.

A-15a itxi egingo dute lau gauez jarraian, astelehenetik aurrera, Andoaingo noranzkoan, lanak egiteko

22:00etatik 06:00ak arte egongo da itxita errepidea, eta ibilgailuak GI-2130 errepidetik joan beharko dira Berastegitik Tolosaraino, eta bertan N-1a hartu.
138 lagunek eramango dute bihar zuzi olinpikoa Pirinio Atlantikoetako Departamenduko 8 herritan

138 lagunek eramango dute bihar zuzi olinpikoa Pirinio Atlantikoetako Departamenduko 8 herritan

Su olinpikoak Iparraldearen parte bat zeharkatuko du astelehen honetan, lehen ordutik eguerdira arte. Biarritzetik helduko da, kostaldetik, 08:00ak aldera. 1.600 agentek osatutako dispositibo bat zabalduko dute, segurtasuna tarteko.

Euria eta eguraldi narratsa, iganderako

Euria eta eguraldi narratsa, iganderako

Zaparradak botako ditu, eta trumoi-ekaitzak joko du noizbehinka; txingorra egingo du, eta zaparrada mardulak izan daitezke, batez ere arratsaldean eta gauean.
Afganistan, talibanen mende egon arren, gero eta jende gehiago erakartzen duen herrialde arriskutsua

Afganistan, talibanen mende egon arren, gero eta jende gehiago erakartzen duen herrialde arriskutsua

5.000 turista atzerritar inguru jaso zituen Afganistanek 2023ko martxotik 2024ko martxora bitartean, talibanen menpe egon arren eta nazioarteak bertara ez joateko gomendioa egin arren.
Joseba Urkiola, bidaia-agentea: ''Zer egiten zuten han? Horixe izan zen pentsatu nuen lehen gauza''

Joseba Urkiola, bidaia-agentea: ''Zer egiten zuten han? Horixe izan zen pentsatu nuen lehen gauza''

Joseba Urkiolak Bilboko bidai agentzia batean lan egiten du eta bere ustez, astakeria hutsa da, eskura dagoen informazioa guztia edukita, agentzia batek turistak Afganistanera bidaltzea. Izan ere, bertakoentzako segurtasunik ez bada, gutxiago kanpokoentzat.

Jai herrikoietan auzolanak duen balioa aldarrikatu dute Iruñeko auzo-eragile eta festa-batzordeek

Jai herrikoietan auzolanak duen balioa aldarrikatu dute Iruñeko auzo-eragile eta festa-batzordeek

"Jaiak ez dira ezerezetik sortzen, ezta antolatzen ere. Jai hauek aurrera ateratzeko lan handia dago atzetik, eta ezinezkoa litzateke kolektiboan, auzolanean egin ezean, herritik eta herriarentzat", azpimarratu dute.
Kultur politiketan eta ikus-entzunezkoetan euskara lehenestea eskatu diote 32 eragile sozialek Jaurlaritzari

Kultur politiketan eta ikus-entzunezkoetan euskara lehenestea eskatu diote 32 eragile sozialek Jaurlaritzari

"Aldatu Gidoia euskararen alde" leloa zuen pankartaren atzean, ikus-entzunezkoen eskaintza "zabal, duin, eguneratu, erakargarri eta euskalduna" aldarrikatu dute manifestazioaren deitzaileek.
Zale txuri-urdinek babes erakustaldia egin dute larunbat honetan Zaragozan

Zale txuri-urdinek babes erakustaldia egin dute larunbat honetan Zaragozan

Realak FC Bartzelona du aurkari Erreginaren Kopako finalean, euren bigarren titulua lortzeko ametsarekin. Neurketaren aurreko orduetan eta partidan bertan, Zaragozara bidaiatu duten zale realzaleek irribarre, urduritasun eta ilusioz betetako eguna izan dute.

Donibane Garazi eta Orreaga artean galdutako erromes baten bila ari dira

Donibane Garazi eta Orreaga artean galdutako erromes baten bila ari dira

Jendarmeria Bretainiako 45 urteko gizon baten bila ari da. Gizonak ostiral arratsaldean hitz egin zuen familiarekin azken aldiz, eta geroztik ez dute haren berririk.
Itsasargiek badute euren funtzioa oraindik ere

"Itsasargiek badute euren funtzioa oraindik ere"

Hala esan digute Iñaki Garcia eta Javier Carballok, Euskadiko Itsasargien Lagunak elkarteko kideek. Sonar eta GPS sistemak asko erabiltzen dituzte baina itsasargien erreferentzia oso inportantea da untzientzat gaur egun, oraindik ere.
Zubietako erraustegiaren aurkako martxa egin dute Donostian, Aire Garbia plataformak deituta

Zubietako erraustegiaren aurkako martxa egin dute Donostian, Aire Garbia plataformak deituta

11:00etan abiatu dute protesta, eta erraustegiaren gaineko eztabaida publikoa "enegarrenez behin betiko ixten saiatzea" leporatu diote manifestariek Gipuzkoako Foru Aldundiari.

111 udalerrik osatuko dute UEMA, Zegama, Lakuntza, Bakaiku eta Ituren batu baitira

111 udalerrik osatuko dute UEMA, Zegama, Lakuntza, Bakaiku eta Ituren batu baitira

"Zubiak zeharka" lelopean, euskararentzat zubi sendoak aldarrikatu ditu Martin Aramendi UEMAko presidenteak Lesakan, Udalerri Euskaldunen Egunean.
Milaka lagunek elkartasuna adierazio diote Palestinari

Milaka lagunek elkartasuna adierazio diote Palestinari

'Palestinarekin elkartasuna' plataformak deituta manifestazioa egin dute Iruñean. Palestinari elkartasuna adierazteaz gain, Israelek aurrera daraman genozidioa salatu dute.

Sagueseko ''zaleen gunea'' ireki dute, Kopako finalaren giroaz gozatu ahal izateko

Sagueseko ''zaleen gunea'' ireki dute, Kopako finalaren giroaz gozatu ahal izateko

19:00etan Realaren eta Bartzelonaren artean izango den partida ikusteko pantaila erraldoia jarri dute, eta egun osoko festa izango da, hainbat ekitaldi eta musikarekin.

Zale txuri-urdinak Zaragoza bereganatzen hasi dira, familiarteko giroan

Zale txuri-urdinak Zaragoza bereganatzen hasi dira, familiarteko giroan

Turismoa egiteko eta paseatzeko aprobetxatzen ari dira Kopako finalaren aurretik ordu hauek Zaragozara joandako Realeko zaleak, giro ezin hobean.

Aita santuak palestinar bat eta israeldar bat besarkatu ditu bakearen aldeko ekitaldi batean, Veronan

Aita santuak palestinar bat eta israeldar bat besarkatu ditu bakearen aldeko ekitaldi batean, Veronan

Aurretik, Aziz Sarah palestinarrak (Israelgo Armadak haren anaia hil zuen) eta Maoz Inon israeldarrak (Hamasek gurasoak erahil zituen) haren testigantza kontatu dute, eta azkenean besarkatu dira.

Gizonezko bat atxilotu dute Tuteran patinetean zihoala agenteei eraso eta heriotza mehatxuak egiteagatik

Oinezkoentzako bide batetik zihoalako agenteek gelditzeko esan ostean egin die eraso.
Realzaleak gogotsu Kopako finalaren egun handian

Realzaleak gogotsu Kopako finalaren egun handian

Donostia prest dago Realeko jolakariei babesa emateko. Hiria apaindu eta egokitu dute larunbat honetan Erreginaren Kopako finala jokatuko duten jolakariei babesa emateko. Finala Zaragozan jokatuko dute, Bartzelonaren aurka, 19:00etan, eta milaka zale joango direla espero da. 
Donostiatik Zaragozara abiatu dira zale txuri-urdinak, motxilak ilusioz beteta daramatzatela

Donostiatik Zaragozara abiatu dira zale txuri-urdinak, motxilak ilusioz beteta daramatzatela

09:30ak inguru atera dira Gipuzkoako hiriburutik, hainbat autobusetan, 19:00etan Bartzelonaren aurka Zaragozan izango den Erreginaren Kopako finalaz gozatzeko.

Argentinako lesbizidio hirukoitza salatu du Femenek, Milei presidentearen bisitan

Argentinako lesbizidio hirukoitza salatu du Femenek, Milei presidentearen bisitan

Hiru emakume lesbianen feminizidioak agerian utzi du Mileik sustatzen dituen gorroto hitzaldien eragina. Argentinako presidentea Espainian da egunotan, eta larunbat honetan Santiago Abascal Voxeko buruarekin batzartuko da.

Errenteriako moto-istripuaren lekukoei laguntza eskatu die Ertzaintzak

Errenteriako moto-istripuaren lekukoei laguntza eskatu die Ertzaintzak

Ostiraleko 13:45ean egin zuten talka furgoneta batek eta moto batek, eta motorraren gidaria bertan hil zen.

Onik aurkitu dute Berriozarren ostegunetik falta zen gizona

Nafarroako Larrialdiek sare sozialen bidez jakitera eman dutenez, Nafarroako Suhiltzaileak, Erreskate Teknikoko Taldea, helikoptero bat, Udaltzaingoa, Foruzaingoa eta Guardia Zibila mobilizatu ostean aurkitu dute.
Saguesen ekitaldi ugari izango dira eta partida pantaila erraldoi batean jarraitzeko aukera egongo da

Saguesen ekitaldi ugari izango dira eta partida pantaila erraldoi batean jarraitzeko aukera egongo da

Donostiak kolore txuri-urdinak jantzi ditu biharko finalean jokalariei babesa adierazteko. Saguesen egun osoko festa izango da, partida ikusteko pantaila erraldoi batekin.

44 urteko emakume bat larri zauritu da Azkoienen, errepidetik atera eta hainbat aire-buelta emanda

44 urteko emakume bat larri zauritu da Azkoienen, errepidetik atera eta hainbat aire-buelta emanda

Hasiera batean, emakumea Azkoiengo osasun-zentrora eraman dute. Bertan lehen azterketa egin ondoren, bizi-euskarri aurreratuko anbulantzia batek Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman behar izan du.
Usurbilen bi pertsona hil zituen gidariak astelehenean deklaratuko du Gipuzkoako Auzitegian

Usurbilen bi pertsona hil zituen gidariak astelehenean deklaratuko du Gipuzkoako Auzitegian

Ostiral honetan osatu da bederatzi kidek eta bi ordezkok osatutako herri-epaimahaia. Astelehenean, 09:30ean, galdeketa egingo zaio akusatuari, eta, ondoren, bost lekukok testigantza emango dute. Epaiketa maiatzaren 28ra arte luzatzea aurreikusten da.
Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute ikasleek Baionana, beste behin ere

Azterketak euskaraz egiteko eskubidea aldarrikatu dute ikasleek Baionana, beste behin ere

Jasaten duten diskriminazioa salatzeko manifestaldia egin eta komuneko papera bota dute Frantziako Gobernuak Baionan duen ordezkaritza aurrean. Aurten ere ezingo dute Euskara erabili, baina borrokan jarraituko dute, ondorengoengatik. Ziburun, Senperen, Donostian eta Bilbon ere mobilizatu dira.

 

Kontseiluak oldarraldi judizialaren baitan kokatu du Gorenak Uliazpiren helegitea onartu ez izana

Kontseiluak "oldarraldi judizialaren" baitan kokatu du Gorenak Uliazpiren helegitea onartu ez izana

Auzitegi Gorenak ez du onartu Uliazpi Fundazioak EAEko Auzitegi Nagusiaren epaiaren aurka aurkeztutako helegitea. Euskara eskakizuna "gehiegizkoa" zela jota, 34 zaintzaile plazari zegokion deialdia bertan behera utzi zuen orduko epaiak, eta erabaki hori berretsi du orain Gorenak.
1 / 30 Hurrengoa

  • Danborrada

    Danborrada

    San Sebastian egunaren azken albisteak eitb.eus-en.

  • EITB MARATOIA

    EITB MARATOIA

    Aurtengo EITBren elkartasun maratoia minbiziari aurre egiteko izango da.

  • Eustat gaur

    Eustat gaur

    Euskadiko gizartearen eta ekonomiaren inguruko estatistika datuen azken ordukoa

  • Turismoa Euskadi

    Turismoa Euskadi

    Jarrai ezazu Euskal Herriko tokirik politenen azken ordua eitb.eus-en

  • Telelana

    Telelana

    Ba al dago etxetik lan egiteari buruzko berririk?

  • Kiroldegiak gaur

    Kiroldegiak gaur

    Igerileku, kantxa eta kiroldegietako erabiltzaileentzako azken orduko albisteak.

  • Adinekoak

    Adinekoak

    Pertsona adindunak nola bizi diren buruzko azken berriak eitb.eus-en

  • Gurasoak

    Gurasoak

    Aita-amei buruzko azken ordukoa Euskadin gaur.

  • Barre bideoak

    Barre bideoak

    Telebistako saioetako barregurezko eta umorezko bideo onenak.