cerrar buscador

Iragarpena

Gaur

2024/05/19

Giro nahasiarekin eta ezegonkorrarekin jarraituko dugu. Datozen orduetan baliteke zaparradak zenbait tokitan handiak eta trumoitsuak izatea, bereziki arratsaldean barnealdean eta azken orduetan kostaldean. Ipar-mendebaldeko haizea gailenduko da eta kostaldetik hurbil biziago ibiliko da.

Tenperatura:

  • Bilbao: 13/16 ºC
  • Donostia:12/16ºC
  • Gasteiz:8/17 ºC
  • Iruña:8/18 ºC
Bihar

2024/05/20

Astelehenean ezegonkortasunak jarraipena izango du. Goizaldean Kantauri isurialdean zaparrada trumoitsuak eta zenbait lekutan handiak botako ditu, batez ere kostaldean eta inguruko eremuetan. Goizak aurrera egin ahala giroak lasaitzera egingo du, baina arratsaldean zaparradak ugaritu eta edozein lekutan izan daitezke. Mendebaldeko eta ipar-mendebaldeko haizea ibiliko da, kostaldean biziago. Tenperaturan ez da gorabehera handirik izango eta giro freskoak jarraipena izango du.

Tenperatura:

  • Bilbao: 13/17 ºC
  • Donostia:12/16ºC
  • Gasteiz:8/16 ºC
  • Iruña:8/18 ºC
Etzi

2024/05/21

Astearte goizean eguraldia apur bat lasaiagoa izango da, baina ez du luze iraungo. Goizean goiz lanbroa eta lainoa sortuko dira eta goizean ostarteak agertuko dira. Arratsaldean, ostera, ezegonkortasuna areagotu ahala, hodeiak garatu eta zaparradak botako ditu, trumoi-ekaitzen bat ere izan daiteke. Mendebaldeko haize suabea nagusituko da leku gehienetan, kostaldetik hurbil biziago ibiliko da. Tenperaturak berdintsu jarraituko du.

Tenperatura:

  • Bilbao: 12/17 ºC
  • Donostia:12/16ºC
  • Gasteiz:7/16 ºC
  • Iruña:7/18 ºC

Joera

  • Igandea

  • Astelehena

  • Asteartea

  • Asteazkena

  • Osteguna

  • Ostirala

Jasotako azken argazkiak

Itsasoaren egoera

Gaur
  • Itsasgora 00:49:00
    13:13:00
  • Itsasbehera 06:59:00
    19:12:00
  • Tenperatura 15-16º
  • Itsasgora P: 3.74 / 3.77
    B: 1.59 / 1.64
  • Eguzkia UTC 04:44:00
    UTC 19:34:00
  • Ilargia 15:35:00
    02:42:00

2024/05/19

Ipar-osagaiko haizea ibiliko da, ipar-mendebaldekoa nagusi izanik, 2-3ko indarrarekin eta 4ko tarteekin. Itsaso kizkurra eta itsaskirria eragingo du, itsaskiko guneekin. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak metro inguruko olatuak altxatuko ditu. Arratsalde-gauean trumoi-ekaitzak izan daitezke.

Bihar
  • Itsasgora 01:28:00
    13:49:00
  • Itsasbehera 07:36:00
    19:50:00
  • Tenperatura 15-16º
  • Itsasgora P: 3.87 / 3.94
    B: 1.46 / 1.48
  • Eguzkia UTC 04:43:00
    UTC 19:35:00
  • Ilargia 16:39:00
    02:59:00

2024/05/20

Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 3-4ko indarrarekin. Itsaskirria eta itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu. Goizaldean trumoi-ekaitzak izan daitezke.

Etzi
  • Itsasgora 02:03:00
    14:23:00
  • Itsasbehera 08:11:00
    20:26:00
  • Tenperatura 15-16º
  • Itsasgora P: 3.99 / 4.08
    B: 1.34 / 1.34
  • Eguzkia UTC 04:42:00
    UTC 19:36:00
  • Ilargia 17:45:00
    03:19:00

2024/05/21

Mendebal-osagaiko haizea ibiliko da, 4ko indarrarekin. Itsaskia eragingo du. Ipar-mendebaldeko hondoko itsasoak 0,5-1 m inguruko olatuak altxatuko ditu.

1 / 30 Hurrengoa
Abisu horia igandeko 15:00etatik asteleheneko 09:00etara, prezipitazio handiagatik, kostaldean bereziki

Abisu horia igandeko 15:00etatik asteleheneko 09:00etara, prezipitazio handiagatik, kostaldean bereziki

Igandean, 15 litro baino gehiago pila litezke, eta zaparradak botako ditu, tarteka handiak eta trumoitsuak, bereziki arratsaldean barnealdean eta azken orduetan kostaldean. Astelehenean, 20 litro pila litezke, eta gogorrago botako du kostaldean.
Euria eta eguraldi narratsa, iganderako

Euria eta eguraldi narratsa, iganderako

Zaparradak botako ditu, eta trumoi-ekaitzak joko du noizbehinka; txingorra egingo du, eta zaparrada mardulak izan daitezke, batez ere arratsaldean eta gauean.
Ekaitzek giroa umelduko dute asteburuan, larunbat goizeko aterruneen ondotik

Ekaitzek giroa umelduko dute asteburuan, larunbat goizeko aterruneen ondotik

Igandean mardulagoak izango dira prezipitazioak. Egun goibela iragarri dute ordurako. Giro fresko samarra espero da, eta zaparrada handiak bota ditzake.
Uda girotik negu girora

Uda girotik negu girora

Astelehen eguzkitsua espero da, nahiz eta arratsaldean fronte hotz batek aldaketa ekarriko duen. Astearte, asteazken eta ostegunean ezegonkortasuna nagusituko da.
Ekaitzak zapuztuko du uda giroa arratsaldean

Ekaitzak zapuztuko du uda giroa arratsaldean

Larunbat goizean eguzkia ikusteko aukera izango dugu, baina arratsaldean ezegonkortzera egingo du eta zaparradak botako ditu nonahi. Jaurlaritzak abisu horia ezarriko du prezipitazio handiagatik. Maximoak jaisten joango dira asteburuak aurrera egin ahala, baina 20 °C-tik gora egongo dira.
Aurtengoa izan da apirilik beroena munduan, hamaika hilabetez jarraian bero markak hautsita

Aurtengoa izan da apirilik beroena munduan, hamaika hilabetez jarraian bero markak hautsita

Copernicuseko Klima Aldaketaren Zerbitzuak gaur zabaldutako txostenaren arabera, industriaurreko garaiarekin alderatuta (1850-1900), 1,61 ºC igo zen apirileko batez besteko tenperatura.
Zeru estaliekin eta euriarekin hasiko da astea, baina atertzera egingo du

Zeru estaliekin eta euriarekin hasiko da astea, baina atertzera egingo du

Goizeko euri apurrarne ostean, eguraldiak atertzeko joera hartuko du, lehendabizi mendebaldean eta gero gainerako tokietan. Haizea ipar-mendebaldetik sartuko da, eta kostaldean biziago ibiliko da, bereziki egunaren bigarren zatian.
Kazkabarrak, ekaitzak eta euriak igande arratsaldeko giroa goibeldu dute

Kazkabarrak, ekaitzak eta euriak igande arratsaldeko giroa goibeldu dute

Almandozen (Baztan) txingorra egin du arratsaldean. Euria zarra-zarra bota du Ataunen, eta San Martin de Unxen, ekaitz giroan, zerua belztu dute hodeiek.

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Giro tristea eta tenperatura epelak, maiatzeko lehen asteburuan

Oro har, zerua oso estalita egongo da. Larunbatean euria egin badezake ere, ez du askorik botako. Igande arratsalderako, ordea, zaparra mardulak eta ekaitzak espero dira. Hego-mendebaldeko haizeari esker, tenperatura maximoek gorako bidea hartuko dute, baina ez dituzte 25 °C-ak gaindituko.
Elurra mara-mara, Aralarren

Elurra mara-mara, Aralarren

Udaberri nahasi samarra izaten ari da, eta horren adierazle dugu, gaur Aralarren hartu ditugun irudi hauek. Elurra mara-mara Aralarko santutegitik gertu. Negu betean gaudela dirudi irudi hauek ikusita.

1 / 30 Hurrengoa

  • Udazkena albisteak

    Udazkena albisteak

    Noiz hasiko da eta noiz arte iraungo du udazkenak ipar hemisferioan 2020an?

  • Denboraleak

    Denboraleak

    2023ko haize, euri eta elur-denboraleak Euskadin eta Espainian.

Argazkiak

  • Negua azken ordukoa

    Negua azken ordukoa

    Egun laburrenak, gau luzeenak eta tenperatura baxuenak dituen urtaroaren berriak.

Iragarpena

Meteorologia zalantzak