Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

Asteazkena, maiatzak 8

Italiako Giroko bosgarren etaparen profila, ibilbidea eta ordutegiak: Genova-Lucca (179 km)

EITB MEDIA

Tropeleko azkarrenek garaipena lehiatzeko beste aukera bat izango dute, aurreko egunekoaren profil oso antzekoa duen etapan. Bi mendate txiki igoko dituzte; azkena, helmugatik 20 kilometrora.

  • Italiako Giroko bosgarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

    Italiako Giroko bosgarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Maiatzaren 8an, asteazkena, Italiako Giroko bosgarren etapa jokatuko da, 179 kilometroko ibilbidearekin, Genovan hasi  eta Luccan amaituta.

Txirrindulariak Aurelia Bidetik joango dira, kostaldetik, eta Toscanan sartuko dira. Luccako helmugan, esprinterrek etapa garaipenagatik lehiatzeko aukera izan dezakete euren taldeek lasterketa ondo kontrolatuz gero.  

Ibilbidea ez da gogorra. Bi mendate igoko dituzte; lehenengoa, Passo delBracco, hirgarren mailakoa, helmugarako 114 kilometrora, eta bigarrena, Montemagno, laugarren mailakoa, helmugatik 20 kilometrora.

Azken kilometroak ia lauak dira, Montamagno mendatetik behera, Luccako helmugara doan 350 metroko zuzengunera iritsi arte.

2024ko Italiako Giroko bosgarren etapa zuzenean ikus daiteke, osorik, 12:35etik eitb.eus-en, 14:30etik aurrera ETB4n, eta 15:00etatik aurrera ETB1en.

ETAPAREN PROFILA

Italiako Giroko bosgarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko bosgarren etaparen profila. Irudia: giroditalia.it

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 5. etapa (maiatzak 8)

Ibilbidea: Genova-Lucca

Distantzia: 179 km

Goranzko desnibel metatua: 1.800 m

Hasiera-ordua: 13:00

Amaiera-ordua: 17:02 (44 km/h) | 17:15 (42 km/h) | 17:28 (40 km/h).

Mendiko saria: Passo del Bracco (3. mailakoa), 62,1. kilometroan; Montemagno (4. mailakoa), 156,9. kilometroan.

 

AZKEN KILOMETROA

Italiako Giroko bosgarren etapako azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it

Italiako Giroko bosgarren etapako azken kilometroa. Irudia: giroditalia.it