Itxi

X-deportes_giro de italia-X

X-deportes_giro de italia-X

Italiako Giroa 2024

3. ETAPA

Merlier nagusitu da esprintean hirugarren etapan, Pogacarrek garaipena lortu nahi izan duen arren

AGENTZIAK | EITB MEDIA

UAEko esloveniarrak erasoa jo du helmugarako hiru kilometrora, igoera txiki batean, eta tropeleko gizonik azkarrenak ezustean harrapatzeko zorian izan da.

  • Tim Merlier se alza con la victoria en la tercera etapa. Foto: EFE

    Tim Merlier se alza con la victoria en la tercera etapa. Foto: EFE

Tim Merlier (Soudal QuickStep) belgikarrak irabazi du astelehen honetan Italiako Giroko 107. edizioko hirugarren etapa (165 kilometro), Novara eta Fossano artean jokatutakoa). Bere aldetik, Tadej Pogacar esloveniarrak (UAE Team Emirates) lider jarraitzen du, eta segundo batean areagotu du Geraint Thomasekiko (Ineos) aldea, tarteko esprint batean lortutako gainsariari esker.

Helmugara heltzeko hiru kilometroren faltan, puntuagarria ez zen igoeratxo batean, Mikkel Honoré (EF-EasyPost) daniarrak tropeletik salto egin du, eta harekin batera alde egin du Tadej Pogacar lasterketako liderrak ere, kalitatezko eta anbiziozko saiakera batean. Gerora, Geraint Thomas galestarra batu zaie, eta aurrera egitea lortu dute. Bazirudien euren artean lehia zezaketela etapako garaipena; aitzitik, tropelak 300 metroren faltan harrapatu ditu.

Behin esprinta bideratuta, Merlierrek Jonathan Milan italiarra (Lidl Trek) eta Biniam Girmay eritrearra (Intermarché-Wanty) gainditu ditu, etapako bigarrena eta hirugarrena, hurrenez hurren.

Astearte honetan laugarren etapa jokatuko dute, Acqui Terme eta Andora artekoa (190 kilometro), zeinetan hirugarren mailako mendate bakarra egongo den. Jardunaldia esprintean erabakiko da ziurrenik, baina Pogacarrekin ezin da aurreikuspenik egin.

ETAPAKO SAILKAPENA

1 - MERLIER Tim (Soudal) 3:54:35

2 - MILAN Jonathan (Lidl-Trek) d.b.

3 - GIRMAY Biniam (Intermarché) d.b.

4 - BIERMANS Jenthe (Arkéa) d.b.

5 - LUND ANDRESEN Tobias (DSM) d.b.

6 - KOOIJ Olav (Visma) d.b.

7 - VERNON Ethan (Israel) d.b.

8 - ANIOLKOWSKI Stanislaw (Cofidis) d.b.

9 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d.b.

10 - DAINESE Alberto (Tudor) d.b.

 

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - POGACAR Tadej (UAE) 11:03:02

2 - THOMAS Geraint (INEOS) +0:46

3 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (BORA) +0:47

4 - RUBIO Einer (Movistar) +0:56

5 - UIJTDEBROEKS Cian (Visma) d.b.

6 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) +1:07

7 - LÓPEZ Juan Pedro (Lidl-Trek) +1:11

8 - HIRT Jan (Soudal)+1:13

9 - LUTSENKO Alexey (Astana) +1:26

10 - O'CONNOR Ben (Decathlon) d.b.